Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Noiz eta nola lortzen da euskal auzotartasun zibila?

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea indarrean sartu zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lurraldetan auzotartasun zibila dutenek automatikoki eskuratuko dituzte euskal auzotartasun zibila eta, hala badagokio, dagokien tokiko auzotartasun zibila.

Aitzitik, Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren Espainiako edozein lurraldetan auzotartasun zibila dutenek, nahi izatekotan, euskal auzotartasun zibila eskuratu dezakete Kode Zibilean jasotako arauen arabera.

Ondorioz, azken kasu horretan, euskal auzotartasun zibila eskuratu ahal izango da:

  • Bizileku jarraitua izatea bi urtez, betiere interesdunak bere borondatea hori dela adierazten badu.
  • Bizileku jarraitua hamar urtekoa izatea, epe horretan interesdunak kontrakoa adierazten ez badu.
  • Ezkontideetako batek, banandu gabe, legez edo egitez, euskal auzotartasun zibila badu, besteak auzotartasun zibil hori eskura dezake.
  • Hamalau urtetik gorako semea edo alaba, emantzipatuta urtebete baino gehiagoz edo legezko ordezkaritza bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan jaio bada edo gurasoetako batek euskal auzotartasun zibila badu.