Nire zigor-aurrekariak Erregistroan inskribatu dira. Edonork kontsulta ditzake?
Zigor-aurrekariak Zigortuen Erregistro Zentralean inskribatzen dira. Erregistro hori pribatua da. Gauzak horrela, bertan gordetzen den informazioa ez dago herritarrentzako eskuragarri.
Hala ere, beharrezkoa izatekotan, zure datuak kontsulta ditzakezu tasarik ordaindu gabe. Zentzu horretan, ziurtagiri digitala badaukazu, gobernu zentralak herritarren zerbitzura duen Herritarren Karpetan zure zigor-aurrekari eza kontsultatu dezakezu.
Era berean, nahi izatekotan, zigor-aurrekarien ziurtagiria eskura dezakezu. Ziurtagiriak pertsona batek zigor-aurrekariak dituen ala ez adierazten du. Izapidea egin dezakezu esteka honetan.
Informazio gehiago nahi izatekotan, Zigor-Aurrekarien Ziurtagiriaren atala kontsulta dezakezu.