Nire maizterraren utzarazpena eskatzen badut, baina 1200 euro bakarrik erreklamatzen badizkiot, abokatua eta prokuradorea behar ditut?
Bai, kasu horretan Prozedura Zibilaren Legeak (PDF 3,21 MB) (250. artikuluak) abokatua eta prokuradorea behar direla zehazten du, kasu horretan ekintza nagusia utzarazpena delako. Berdin dio diru kopurua 2.000 eurotik beherakoa edo gorakoa bada.
37/2011 Legea, Prozesua Arintzeko Neurriei buruzkoa (PDF, 256 KB) indarrean jarri zenetik, ordainketa ezagatiko utzarazpen epaiketak prozedura monitorioaren antzekotasun handia duen hitzezko epaiketa bidez bideratuko dira. Maizterrak alokairuan hartutakoa uzten ez badu, ordaintzen ez badu, edo eskaerari aurka egiten ez badio, botatzea abian jarriko da. Botatzearen data errekerimenduan bertan zehaztuko da.