Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nire gurasoak edo aitona-amonak espainiarrak ziren, baina frankismoan erbesteratu behar izan zuten, eta horregatik galdu edo uko egin zioten nazionalitateari. Zer dokumentu aurkeztu behar ditut hori frogatzeko?

Memoria Demokratikoaren araudiak dioenez, guraso edo aitona-amonaren erbesteratu-izaeraren frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztu behar da:

  1. Espainiako administrazioak erbesteratuei emandako pentsioen onuradun izan dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Zuzenean eta bere kabuz frogatzen du erbestea.
  2. Nazio Batuen Errefuxiatuen Nazioarteko Bulegoaren eta espainiar errefuxiatuei eta haien familiei lagundu zieten harrera herrialdeen Errefuxiatuen Bulegoen dokumentazioa.
  3. Bai bere kideak erbestea jasan izanagatik, bai Espainiako erbesteratuen defentsan eta babesean nabarmendu izanagatik, baita gaur egun Gerra Zibilaren eta Diktaduraren biktimen erreparazio moralaren eta oroimen pertsonal eta familiarraren alde lan egiteagatik ere Espainiako edo erbesteratuen harrera estatuko agintariek behar bezala onartu dituzten erbestearekin zerikusia duten alderdi politikoek, sindikatuek edo beste edozein erakunde edo instituziok, publiko zein pribatuk, emandako ziurtagiriak edo txostenak.

Aurreko b) eta c) idatz-zatietan aipatutako dokumentuak erbestearen froga izango dira, hauetako edozein agirirekin batera aurkezten badira:

  1. Pasaportea edo bidaia-titulua, harrera-herrialdeko sarrera-zigiluarekin.
  2. Espainiako Kontsuletxeko Bulegoaren matrikula-erregistroaren ziurtagiria.
  3. Harrera herrialdean bizitza egiaztatzen duten kontsulatuaren Erregistro Zibileko ziurtagiriak; hala nola, ezkontza-inskripzioa, seme-alaben jaiotza-inskripzioak eta heriotza-inskripzioak, besteak beste.
  4. Harrera herrialdeko nazionalitatea eskuratu izana egiaztatzen duen herrialde horretako tokiko erregistro zibilaren ziurtagiria.
  5. Harrera herrialdera iritsi zen urtea edo hara edozein garraiobideren bidez heldu zela jasotzen duen herrialde horretako garaiko dokumentazioa. 

1936ko uztailaren 18tik 1955eko abenduaren 31ra bitartean Espainiatik atera ziren espainiar guztiak erbesteratutzat hartuko dira. Kasu horietan, puntu honetan zerrendatutako edozein dokumenturen bidez egiaztatu beharko da Espainiako mugapetik irten izana.

Espainiatik 1956ko urtarrilaren 1etik 1978ko abenduaren 28ra bitartean irten bada, erbesteratu-izaera egiaztatu beharko du.

Aukera bidezko Espainiako nazionalitatearen eskaerei buruzko informazio gehiago lor dezakezu JustiziaEus-eko Memoria Demokratikoaren Legea atalean