Nire gaur egungo bikoteak, adinez nagusi diren nire seme-alabak adoptatzen baditu, hildako amaren abizena galduko dute?
Adopzioan hartzeko prozedura bete eta inskripzioa gauzatu ostean, adopzioan hartutako seme-alabek bi hilabeteko epea dute aurreko abizenei eutsi edo berriak hartzeko erabaki dezaten. Era horretara, seme-alabak adingabeak zein adin nagusikoak izan, adopzioan hartzen dituztenean aurreko abizenei eusteko aukera dute, horrela adieraziz gero.