Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nire emakumea eta biok ez gara ados jartzen guraso-ahala egikaritzeko moduarekin. Zer egin dezakegu?

Oro har, guraso-ahala bi gurasoek batera egikaritzen dute edo gurasoetako batek bestearen berariazko edo isileko adostasunarekin.

Desadostasunak egotekotan, bietako edozeinek eskatu dakioke autoritate judizialari erabakitzeko ahala aitortzea. Horretarako, nahitaezkoa izango da bi gurasoak eta adingabea entzutea (heldutasun nahikoa badu edo 12 urte baino gehiago baditu).

Desadostasunak behin eta berriz gertatzen badira eta guraso-ahalaren egikaritza larriki oztopatzen duen edozein arrazoiren bat gertatzen bada, epaileak ahala gurasoetako bati eman dakioke osorik edo zati batean, edo gurasoen eginkizunak bana ditzake. Neurri horiek ezartzen den indarraldia izango dute eta, gehienez, 2 urtez luzatu daitezke.

Informazio gehiago nahi izatekotan JustiziaEuseko Beste espediente batzuk atala kontsulta dezakezu.