Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nire auzokidea ez da komunitatearen kuota ordaintzen ari. Salatu dezaket?

Lehenik eta behin, nahitaezkoa da salaketa eta demanda bereiztea. Biak dira prozedura judizial bat hasteko moduak, baina, desberdintasun nagusia da jardungo den bide judiziala.

Salaketa delitu-egitate bat edo batzuk egin izanaren zantzuak daudenean jartzen da eta zigor-arloko prozedura abian jartzen du.

Demanda, aldiz, bi pertsona edo gehiagoren arteko delitu ez diren gatazkak daudenean aurkezten da eta prozedura zibila jartzen du martxan. Besteak beste, partikularren arteko gatazkak daudenean erabil daiteke: auzotarren arteko gatazkak, jaraunspenetan, errentamenduetan..

Nola jardun behar duzun jakiteko jo ezazu justizia.euseko Hitzezko prozedura eta prozedura monitorioaren atalera.