Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nire aurretiazko hitzorduaren agiria galdu dut eta ez naiz orduaz oroitzen. Non kontsulta dezaket?

Gaur egun, zenbait izapide egiteko nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Hura eskatu eta agiria galdu edo ez bazara oroitzen data konkretuaz, JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzura jo beharko duzu. Bertan, “kontsulta edo ezeztapena” aukeran sakatu eta hitzorduaren kodea gehitu behar duzu (baieztapena egitean posta elektronikoz edo SMS bidez heldu zaizuna). Kodea idatzita, zure hitzorduaren data eta ordua ikusi ahalko duzu.

Koderik ez baduzu, ”Ez daukat bilagailua” aukera sakatu behar duzu eta sistemak mezu elektroniko berria bidaliko dizu zure hitzorduaren kodearekin.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzorduaren atalera.

Azken aldaketako data: