Nire arbasoen ziurtagiriak beste edozein bezala eska ditzaket?
Ziurtagiriek Erregistro Zibilean inskribatutako egoera eta gertakariei publizitatea ematen diete. Alta, eskaera prozesuak zailtasunak izan ditzake egiaztatu nahi diren datuak propioak eta ezagunak ez direnean, batez ere zaharrak badira.
Hauxe da auziaren abiapuntua: JustiziaEus atariaren bitartez ziurtagiriak eskatzeko ezinbestekoa da jaiotza, ezkontza edo heriotza Euskadiko Erregistro Zibiletan inskribatuta egotea eta gertakariaren data eta tokia ezagutzea. Esanak esan, azken hauek ez jakin arren, maiz senideen ziurtagirien bidez lor daitezke (adibidez, gurasoen identitatea seme-alabaren jaiotza-ziurtagirian agertzen da).
Dena delarik ere, 1870 urteko lege batek sortu zuen Espainiako Erregistro Zibila. Ondorioz, data hori baino lehenagoko jaiotzetarako Donostiako, Gasteizko edo Bilboko Elizbarrutiko Artxiboetara jo beharko duzu.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.