Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nire alaba jaiotzen denean, guraso-ahala inskribatu behar dut? Nola egin behar dut inskripzioa?

Jatorrizko guraso-ahala, hau da, filiazio biologikoan oinarritzen dena, ez da Erregistro Zibilean inskribatu behar. Datu hori adin txikiaren jaiotza inskripziotik ondorioztatzen da, eta, hori horrela izanda, ez da idazketa eskatu behar.

Hala ere, guraso-ahalarekin lotura daukaten egitateak inskribatu behar dira, besteak beste, titulartasunari, egikaritzari eta aldaketei dagokienean.

Idazketa jaiotza inskripzioaren bazterrean egiten da.

Informazio gehiago kontsulta dezakezu JustiziaEuseko Beste espediente batzuk atalean.