Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nire aitonaren jaiotza-ziurtagiria eskatu dut eta oraindik ez zait heldu. Non kontsulta dezaket nire izapidea?

Zure eskaeren egoera telematikoki kontsulta dezakezu. Horretarako, Justizia Ministerioko Egoitza Elektronikoan egokituta dagoen moduluan sartu behar zara.

Nahi izatekotan, eskaera egin zenuen Bake Epaitegiarekin edo Erregistro Zibilarekin harremanetan jar zaitezke informazio hori jasotzeko. Justizia.eus-en bila ditzakezu Euskadiko Erregistro Zibilen harremanetarako datuak.