Zer prozedura hauta daitezke eskabidean?
Bai zordunak baita hartzekodunek ere likidazio-prozedura berezia edo jarraipen-prozedura aukera dezakete.
Zordunak jarraipen- edo likidazio-prozeduren artean hautatuko du, eta likidazio-prozedura aukeratzen badu, jardunean dagoen enpresaren eskualdatzea aurreikusten duen adierazi beharko du.
Hartzekodunek jarraipen- ala likidazio-prozedura hautatuko dute, nahiz eta geroago prozeduraren aldaketa eska dezaketen, ordezkatzen dituzten kredituen arabera.