Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Lesbiana bikotea gara eta lagunduriko ugalketa-tekniken bidez semea izan dugu. Nola egiaztatuko dugu biok umearen amak garela?

2023ra arte beharrezkoa zen bikote lesbianak ezkonduta egotea, lagundutako ugalketaren bidez jaiotakoa hasiera-hasieratik Erregistro Zibilean bien semea zela ager zedin. Bestela, gainerako bikotekideak, hau da, haurdun ez egondakoak, haurra geroago adoptatu behar zuen.

Alabaina, 4/2023 Legeak, otsailaren 28koa, transexualen berdintasun erreal eta eraginkorrekoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoak, ezkonduta ez dauden bikote lesbianen aukerak zabaldu ditu Kode Zibilaren 120. artikuluan “aita” hitzaren ordez haurdun egon ez den gurasoa jarriko duenean.

Horrenbestez, jaioberria bi gurasoen seme gisa inskribatzeko, nahiko da dagokion formulario ofizialean egindako adierazpena.

Gai horren inguruan gehiago jakin nahi izatekotan, jo Euskadi.eus weborriko Berdindu atalera