Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Lanbide arteko gutxieneko soldata gehitzeak ba al du eraginik Doako Laguntza Juridikoaren Legeak ezarritako zenbatekoan?

Ez. Iraganean, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata pertsona baten gaitasun ekonomikoak doako justiziaren onura eskuratzeko aukera ematen ote zion zehazteko erreferentzia zen arren, gaur egun, Ondorio Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa (OAEAP) hartu behar da kontuan. OAEAPa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean (leiho berri batean irekitzen da) ezartzen da urtero. 2023 urtekoak dira:

  • Egunekoa: 20 euro.
  • Hilabetekoa: 600 euro.
  • Urtekoa: 7.200 euro. Alabaina, lanbide arteko gutxieneko soldata OAEAParekin ordeztu den kasuetan, urteko zenbatekoa 8.400 eurokoa da arauak lanbide arteko gutxieneko soldatari urteko zenbaketan erreferentzia egiten dionean. Hori esanda, aparteko ordainsariak berariaz baztertzen badira, zenbatekoa 7.200 eurokoa da.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus webguneko Doako Justizia atalera