Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Jaiotza-ziurtagiria jaiotza data zehatza jakin gabe eska dezaket?

Ez. Jaiotza-ziurtagiria eskatzeko ezinbestekoa da jaiotza lekua eta data zehatza jakitea. Informazio hori ez badaukazu, Arabako (leiho berri batean irekitzen da), Bizkaiko (leiho berri batean irekitzen da) eta Gipuzkoako (leiho berri batean irekitzen da) Elizbarrutiko Artxibo Historikoetan galdegin dezakezu. Jaiotza lekua eta data dakizkizunean hurrengo lekuetan ziurtagiria eska dezakezu: Justizia Ministerioan (leiho berri batean irekitzen da), Erregistro Zibilean edo dagokizun Bake Epaitegian.