Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Izena alda dezaket sexua aldatu izanagatik?

Sexuaren erregistro-zuzenketak aukera ematen du norbaiten Erregistro Zibileko sexu inskripzioa aldatzeko, baldin eta ez badator bat haren benetako genero identitatearekin. Transexualen berdintasun erreal eta eraginkorrekoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsaileko 28ko 4/2023 Legean (leiho berri batean irekitzen da) erregulatuta dago. Arauak, horretarako bete behar diren baldintzak jasotzeaz gain, xedatzen du zuzenketaren harira egiten den Erregistro Zibileko arduradunaren aurreko agertzean interesdunak izen berria aukeratu behar duela, aurrekoa mantendu nahi ez badu, bederen. Hori bai, berriak ezin ditu beste aldaketentzako muga orokorrak urratu.

Bestalde, trans adingabeek eskubidea dute sexu-identitateagatiko izen-aldaketa erregistroan inskribatzeko, sexuari buruzko aipamena zuzentzeko prozedura hasi duten ala ez aintzat hartu gabe.

Izen-aldaketak, sexuarenak bezala, ez du eraginik inskribatu aurretik pertsonari legozkiokeen eskubide eta betebehar juridikoen titulartasunean. Orobat, NAN berria eskatu behar den arren, zenbakia bera izango da.

Nolanahi ere, sexuaren erregistro-zuzenketaren harira egindako izen aldaketa aurrekoaren osagai da eta, horrenbestez, urrats arruntak baino ez dira jarraitu behar.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzako (LGTBI) eta haien ingurukoentzako informazio- eta arreta-zerbitzua du, Berdindu (leiho berri batean irekitzen da) izenekoa, eta, adibidez, horrelako izapideak egiten laguntzen du.