Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer dokumentu aurkeztu behar da prozedimendua abiarazteko eskaerarekin batera?

Zordunak inprimakiarekin batera bidalitako dokumentazioa xede horretarako eskuragarri dagoen formulario normalizatuan sartzen da, bete bitartean adierazten den moduan. Dokumentu horien artean, honako hauek daude: ordezkari prozesalaren ahalordetzeari buruzkoa, eskaera justifikatzen duen azalpen-memoria laburra; kontabilitatearen aktiboa eta pasiboa identifikatzen duena; enplegatzailea bada, langile kopurua eta horiei dagokien lantokia zehazten dituena; eta, hala badagokio, ezkontzaren erregimen ekonomikoa eta ezkontidearen nortasuna adierazten dituena.

Hartzekodunek edo erantzukizun pertsonala duten bazkideek, gainera, bitarteko elektronikoen bidez eman beharko dituzte beharrezkoak diren egiaztagiriak. Orobat, jatorrizko dokumentuak edo kopia kautotuak entregatzeko moduan egon behar dute, hala eskatzen bazaie.