Nori zuzentzen zaio eskaera?
Mikroenpresen prozedura berezia hasteko eskaera zordunak, era ohikoan eta hirugarrenek ezagutzeko moduan, bere interes nagusiak administratzen dituen lurraldeari dagokion barruti judizialeko Erregistro eta Banaketa Bulegora (Dekanotza edo Erregistro eta Banaketa Zerbitzu Erkidera) bidali behar da.
Haatik, zorduna pertsona juridikoa bada, uste izango da interes nagusien zentroa bere egoitza sozialean dagoela.
Zordunaren egoitza eta haren interes nagusien zentroa Espainiako toki ezberdinetan badaude, prozedura hastea eskatzen duen hartzekodunak zordunaren egoitzari dagokion lurraldeko Erregistro eta Banaketa Bulegori (Dekanotza edo Erregistro eta Banaketa Zerbitzu Erkideari) bidal diezaioke eskaera.
Erregistro eta Banaketa Bulegoak (Dekanotzak edo Erregistro eta Banaketako Zerbitzu Erkideak) prozedura hasteko eskaera txandaren arabera dagokion Merkataritza Arloko Epaitegira igorriko du.