Indultua telematikoki eska dezaket?
Bai. Internet bidez eskatzen baduzu, honako hauek egin behar dituzu:
- Justizia Ministerioaren indultu-eskaeraren zerbitzuan sartu
- Identifikazio elektronikoa ahalbidetzen duen metodoren bat izan (NANe edo beste ziurtagiri elektronikoren bat, Cl@ve Pin, Cl@ave Iraunkorra).
- Honako agiri hauek aurkeztu:
- Eskabidea , behar bezala beteta. (Indultua eskatu duen pertsona epaitegi edo auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badute, kondena bakoitzeko indultu-eskaera bat egin beharko da )
- NANaren edo pasaportearen kopia.
- Indultu-espedientea izapidetzea nahi den kondena-epaiaren kopia.
- Egindako eskaera dela-eta aurkez daitezkeen egiaztagiri guztiak (zigortuaren gizarteratzea, laneratzea edo familian integratzea, desintoxikazio-prozesua, etab.).
- Edukia digitalki sinatu ahal izateko ekipoan instalatuta edukitzea Autosinadura aplikazioa. Aplikazioa esteka honetan deskarga dezakezu: Deskargatu autosinadura .






