Indultua posta bidez eska dezaket?
Bai. Posta arruntez eskatu ahal izateko honak dokumentu hauek izan behar dituzu:
- Eskabidea , behar bezala beteta. (Indultua eskatu duen pertsona epaitegi edo auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badute, kondena bakoitzeko indultu-eskaera bat egin beharko da)
- NANaren edo pasaportearen kopia.
- Indultu-espedientea izapidetzea nahi duzun kondena-epaiaren kopia.
- Egindako eskaera dela-eta aurkez ditzakezun egiaztagiri guztiak (zigortuaren gizarteratzea, laneratzea edo familian integratzea, desintoxikazio-prozesua, etab.)
Aipatutako dokumentazioa helbide honetara bidali beharko duzu: Justizia Ministerioko Erregistro Orokorra. Poltsa Kalea, 8. 28071 Madril.