Idazki bat euskaraz aurkeztu nahi duzu?
Hizkuntz Normalizazio Taldeak epaitegietan idazkiak euskaraz aurkeztu nahi dituzten abokatuei zuzendutako hainbat dokumentu eredu prestatu ditu. Eredu guztiak liburutegian aurkituko dituzu, eta euskaraz edo ele bietan inprimatu ditzakezu.
Horrez gain, Justizian lan egiten dugun profesionalek euskaraz lan egiteko e-Toolbar lan-tresna ere badaukate. Demandak, aurkaratzeak, eta gainerako idazkiak modu azkarrean aurkeztu ahal izateko garatutako aplikazioa da, eta oso erraz instalatzen da.
e-Toolbar aplikazioari buruzko informazio gehiago behar baduzu, erabiltzailearen gidaliburua begiratu dezakezu; edo bestela, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Epaibi arloak prestatutako azalpen-bideoa ikus dezakezu .






