Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Hilabete osoa igaro da ziurtagiria eskatu nuenetik eta oraindik ez dut jaso. Zer egin dezaket?

Ziurtagiriek Erregistro Zibilean inskribatutako egoera eta gertakariei publizitatea ematen diete eta bai aurrez aurre baita telematikoki ere eska daitezke. Orokorrean, eskabidearen baliozkotzea posta elektronikoz jaso ondoren, gutxi gorabehera 15 eguneko epean ziurtagiria posta arruntez heltzen da adierazitako helbidera. Horrenbestez, hilabete osoa baino gehiago igaro bada, baliteke tramitazioan arazoren bat egon izana.

Horren inguruko informazioa eta konponbideak lortzeko, eskaera egin zenuen Bake Epaitegiarekin edo Erregistro Zibilarekin zuzenean harremanetan jar zaitezke. Izapidea errazteko, JustiziaEusen eskuragarri daukazu Euskadin dauden guztien harreman-datuak dituen bilatzailea.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.