Garrantzitsua al da erregistro-ziurtagiria espainiarra edo atzerritarra izatea?
Bai, modu ezberdinean eskatu eta aurkeztu behar direlako.
Espainiako erregistro-ziurtagiriak eska daitezke:
- Telematikoki Justizia Ministerioaren webgunearen bidez. Berariaz adierazi behar da ziurtagiria Memoria Demokratikoaren Legean aurreikusitako aukera-eskubidea baliatzeko eskatzen dela.
- Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria eskatzeko eredu normalizatuaren bidez (VI. Eranskina )
Gurasoen edo aitona-amonen jaiotza-inskripziorik ez badago, interesdunak parrokia- edo elizbarruti-artxiboko bataio-partida aurkeztu ahal izango du, dagokion erregistroak emandako jaiotza-inskripzioaren ziurtagiri negatiboarekin batera. Era berean, jaiotza-inskripzioaren espedientea sustatu ahal izango du erregistro-legerian aurreikusitako epetik kanpo.
Bestalde, eta nazioarteko tratatuetan xedatutakoa salbu, atzerriko erregistro-ziurtagiriak, 20/2022 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian jasotako edozein kasutako aukera-deklarazioarekin batera aurkeztutakoak, behar bezala legeztatuta eta/edo apostillatuta aurkeztu behar dira. Era berean, dokumentuak gaztelaniaz idatzi ez badira, organo edo funtzionario eskudunak egindako itzulpen ofiziala aurkeztu behar da.
Aukera bidezko Espainiako nazionalitatearen eskaerei buruzko informazio gehiago lor dezakezu JustiziaEus-eko Memoria Demokratikoaren Legea atalean.