Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Familia Elkarguneei buruzko zalantzak dauzkat. Nori bidali behar dizkiot?

Familia Elkarguneak krisi egoeran (banantzea, dibortzioa, deuseztasuna edo izatezko bikoteen neurrien arautzea) dauden familientzako elkartze eremu neutroak, egokiak eta segurtasun- eta ongizate-bermedunak dira. Edonola ere, aurreko egoeretan ez daudenek ere erabil ditzakete Familia Elkarguneak, zerbitzuak eskaintzen duen jarraipena eta gizarte-eta hezkuntza-arloko laguntza behar badute eta haren erabilera ebazpen judizial batek xedatuz gero. Bere helburua familia harremanak denboraldi baterako erraztea ez ezik bermatzea ere da eta, horretarako, diziplina anitzeko talde teknikoak dituzte.

Esanak esan, Familia Elkarguneen inguruko zalantzak argitzeko modurik azkarrena zuzenean Familia Bitartekaritzarako Zerbitzuarekin harremanetan jartzea da. Bere harrera-datu gaurkotuak Euskadi.eus webguneko Familia bitartekaritza atalean (leiho berri batean irekitzen da) daude.