Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ezkontza zibilaren bidez ezkondu nahi naiz. Noiz eraman behar ditut testiguak? Espedientea hasteko lehenengo hitzorduan eraman behar ditut?

Ezkontza zibila abiarazteko ezinbestekoa da espedientea hastea. Horretarako, Erregistro Zibil batzuk hitzordu bakarra ematen dute dokumentazioa entregatzeko eta espedientea hasteko. Kasu horietan, hitzordu bakarra dagoenez, bi ezkongaiek eta lekukoak joan beharko duzue.

Beste Erregistro Zibil batzuk, aldiz, bi hitzordu ematen dituzte: bat dokumentazioa entregatzeko eta beste bat espedientea hasteko. Hitzordua dokumentuak entregatzeko baino ez bada, nahikoa da ezkongaietako bat edo senide bat joaten bada. Bigarren hitzordura, ordea, ezkongai biek eta lekukoak joa beharko duzue.

Zure Erregistro Zibilak erabiltzen duen metodologia ezagutzeko zuzenean harremanetan jar zaitez harekin. JustiziaEus-en Euskadiko Erregistro Zibil guztien informazioa daukagu Euskadiko Eraikin Judizialen bilatzailean.

Era berean, ezkontza zibilari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, Ezkontza Zibilaren atala kontsulta dezakezu.