Ezkontza-espedientea abiarazi nahi dut. Ezinbesteakoa da nire bikotea eta biok hitzordura joatea?
Ezkontza zibila abiarazteko ezinbestekoa da espedientea hastea eta dokumentazioa entregatzea. Horretarako, Erregistro Zibil batzuk hitzordu bakarra ematen dute. Kasu horietan, hitzordu bakarra dagoenez, bi ezkongaiek eta lekukoak joan beharko duzue.
Beste Erregistro Zibil batzuk, aldiz, bi hitzordu ematen dituzte: bat dokumentazioa entregatzeko eta beste bat espedientea hasteko. Hitzordua dokumentuak entregatzeko baino ez bada, nahikoa da ezkongaietako bat edo senide bat joaten bada. Bigarren hitzordura, ordea, ezkongai biek eta lekukoak joan beharko duzue.
Zure Erregistro Zibilak erabiltzen duen metodologia ezagutzeko zuzenean harremanetan jar zaitez harekin. JustiziaEus-en Euskadiko Erregistro Zibil guztien informazioa daukagu Euskadiko Eraikin Judizialen bilatzailean.
Era berean, ezkontza zibilari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, Ezkontza Zibilaren atala kontsulta dezakezu.