Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ezereztu daitezkeen aurrekariak, ezereztu ez badira, zenbatzen al dira berrerortze-astungarria ezartzerakoan?

Zigor zuzenbideko astungarriak delitu-egintza bat burutzerako orduan gertatzen diren inguruabarrak dira. Hauek delitugilearen zigor erantzukizuna areagotzen dute eta horrek aldi berean zigorra handitzea dakar.

Astungarri horien artean, berrerortzeagatiko astungarria dago. Berrerortzea dago, erruduna aldez aurretik izaera bereko delitu batengatik kondenatua izan denean.

Beraz, behin hau jakinda eta hasierako galderari erantzunez, ezereztu daitekeen zigor-aurrekari bat ez da berrerortzearen astungarria aplikatzeko konputagarria izango.

Zigor Kodearen 22.artikuluaren arabera, berrerortzeagatiko astungarria ezartzerakoan, “ez dira konputagarriak izango ezeztatutako edo ezeztagarriak diren zigor-aurrekariak”. Horrekin batera, Auzitegi Gorenak, 704/2016 sententzian baieztatu zuen ez dela hautemangarria izango berrerortzeagatiko astungarria, zigor-aurrekaria ezeztagarria zelako.

Ondorioz, argi dago ezeztagarriak diren zigor-aurrekariak, Zigortuen Erregistro Zentralean ezeztatuak ez egon arren, ez dutela inolako eragina izango berrerortzeagatiko astungarria ezartzerakoan.