Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Exequatur-demanda aurkeztu behar al dut atzerriko epai bat aitortzea eta betearaztea nahi dudan bakoitzean?

Exequatur-prozedura atzerriko epai bat Espainian baliozkoa den eta, beraz, estatu horretan betearazi daitekeen aztertzen duen prozedura judiziala da.

Hala ere, ez da beti ezinbestekoa. Atzerriko ebazpen bat homologaziorik gabe Espainian betearazi ahal izateko, hiru baldintza bete behar ditu:

  • Egintza Europar Batasuneko herrialde batekoa izatea.
  • Gai jakin horretarako onarpen automatikoa jasotzen duen erregelamendu bat egotea. Ildo horretan, arlo zibileko eta merkataritza-arloko ebazpen judizialak, ezkontza-arlokoak eta guraso-erantzukizunari buruzkoak nabarmendu behar dira.
  • Esparru bakoitzeko erregelamendu espezifikoetan, adibidez, 2019/1111 Erregelamenduan (leiho berri batean irekitzen da), jasotako salbuespenetan ez egotea. Horien artean, aipatzekoak dira ebazpena ordena publikoaren aurkakoa ez izatea edo demandatua auzi-ihesean ez egotean.

Horietako edozein betetzen ez bada, interesdunari exequatur-demanda bat aurkezteko aukera baino ez zaio geratzen, Lehen Auzialdiko Epaitegi eskudunean.