Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Espainiatik kanpo bizi den pertsona bati zorra ordaintzea erreklama diezaioket prozedura monitorioaren bidez?

Ez, prozedura monitorio bitartez Espainian bizi diren pertsonei bakarrik erreklama diezaekezu zorra ordaintzea. Zorduna atzerritarra bada baina Espainian bizi bada prozedura honen bitartez demanda dezakezu.

Dena den, europako prozedura monitoriora (leiho berri batean irekitzen da) jo dezakezu. Hemen ere ez dago diru kopuru mugarik, eta Europar Batasunean egoitza duen edozein pertsona fisiko edo juridikori zorra ordaintzea erreklama diezaiokezu (Danimarkakoei ezik).