Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Espainiarra naiz eta sexu-izaera duten delituengatiko zigor-aurrekariak ezeztatu nahi ditut atzerritik. Nola egin dezaket eskaera?

Espainiarra bazara eta atzerrian bazaude Espainiako Zigortuen Erregistro Zentralean erregistratuta dituzun sexu-delituengatiko zigor-aurrekariak ezezta ditzakezu.

Eskabidea online egitean, zure nortasuna egiaztatu beharko duzu indarrean dagoen dokumentazioarekin. Izapidea Espainiako bulego diplomatikoetan eta kontsuletxeetan egin dezakezu, bertaratuta, postaz edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez.

Eskaera aurrez aurre egiten baduzu beharrezkoa den dokumentazioarekin joan beharko zara Espainiako bulego diplomatiko edo kontsuletxera.

Informazio gehiago kontsulta dezakezu JustiziaEusen.

Azken aldaketako data: