Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Espainiako nazionalitatea eskuratu nahi duten guztiek DELE eta CCSE ziurtagiriak aurkeztu behar dituzte?

Oro har, Espainiako nazionalitatea bizilekuagatik eskatzean (leiho berri batean irekitzen da), interesdunak espainiera dakiela frogatzen duen diploma lortzeko azterketa (DELE, A2 maila edo gorakoa) eta Cervantes Institutuak antolatzen duen Espainiako Konstituzioa eta Espainiako gizarte- eta kultura-errealitatea ezagutzen dituela egiaztatzen duen proba (CCSE) gainditu dituela dioten ziurtagiriak aurkeztu behar ditu. Alabaina, araudiak (leiho berri batean irekitzen da) zenbait salbuespen jasotzen ditu.

Hasteko, ez dute CCSE aurkeztu behar ez adingabeek ezta gaitasuna judizialki aldatuta dutenek ere. Era berean, salbuetsita gera daitezke, baldin eta Espainiako Justizia Ministerioari eskatzen badiote eta hark ontzat jotzen badu, Espainian eta gaztelaniaz erdi-mailako edo goi-mailako ikasketa ofizialak gainditu dituztenak; Espainiako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) tituludunak; eta % 65etik gorako ikaskuntza-nahasmenduak edo -zailtasunak dituztenak. Era berean, irakurtzen eta idazten ez dakitenek lekapen partziala eska dezakete azterka ahoz (leiho berri batean irekitzen da) egiteko.

  • Bestalde, ez dute DELE ziurtagiria lortzeko azterketa egin behar aurreko egoeretan daudenek eta hurrengo tituluetako bat daukatenek:
    Dagoeneko espainiera atzerriko hizkuntza gisa gainditu dutela egiaztatzen duen diploma (DELE), gutxienez A2 mailakoa.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako oinarrizko mailako (A2), tarteko mailako (B1) edo maila aurreratuko (B2) ziurtagiria.

Horrez gain, ez dute gaztelania dakitela frogatu behar Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Ekuatore Ginea, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuelakoek.

Hori bai, bigarren nazionalitate hori soilik izango da kontuan Cervantes Institutuko DELE frogaren lekapenerako. Espainiako nazionalitatea bizilekuagatik eskuratzeko gainontzeko betekizunentzako Espainian bizilekua izateko baimena lortzean alegatutakoa izango dute kontuan.