Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Eskaera telematikoki egiten badut apostilla deskargatu dezaket nahi dudanean?

Apostilla elektronikoa deskargatu dezakezu Ministerioaren egoitza elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez. Bertan, eskatuko zaizu erabiltzaile-izenarekin (eskatzailearen NANarekin bat dator), eta «Apostilla eskatu izanaren egiaztagiria» dokumentuan apostilla eskatu dizun agintaritzak emandako pasahitzarekin identifikatzea.

Apostilla elektronikoa deskargatzeko epea urtebetekoa izango da, apostilla deskargatzeko prest dagoela jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Epe hori igaro ondoren, Apostilla elektronikoa ez da deskargatzeko eskuragarri egongo eta beste Apostilla bat eskatu beharko duzu.