Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Eskaera egin ondoren, zenbat denbora itxaron behar dut sexu-delituen ziurtagiria eskuratzeko?

Eskuarki, sexu-delituen ziurtagiria momentuan eskuratzen da.

Eskabidea bide elektronikoz izapidetzen bada, ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu eskaera amaitutakoan. Arazoren bat izanez gero eta ziurtagiria unean bertan ezin bada eskuratu, bide elektronikoak aukera ematen du egindako eskaeraren egiaztagiria eskaera amaitzean deskargatzeko. Egiaztagiri horretan, ziurtagiria eskuratzeko behar duzun zenbakia izango duzu, deskarga eskuragarri dagoenean.

Eskabidea aurrez aurre izapidetzen bada, aldiz, 24 orduko epean testu-mezu bat jasoko duzu telefono mugikorrean, ziurtagiria deskargatzeko estekarekin. Hala ere, garrantzitsua da argitzea zenbait kasutan, hainbat arrazoi direla medio, ezinezkoa dela ziurtagiria epe horretan ematea; beraz, epe luzeagoa behar da, oro har, ez dena 3 egun baliodunetik gorakoa izango.

Eskaera burutu denetik, Administrazioak 10 eguneko epe orokorra du sexu-delituen ziurtagiria emateko.