Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zer epetan egin behar da adiskidetze judizial aurreratua?

Lege-testuak bi denbora-muga ezartzen ditu:

  • Demanda onartu eta 10 egun igaro baino lehen.
  • Epaiketarako adierazitako eguna baino 30 egun lehenago, gutxienez.

Epe horiek bermatzen dute nahikoa tarte dagoela demanda onartu ondoren adiskidetzea prestatzeko, eta prozesua ez dela alferrik atzeratzen akordiorik lortzen ez bada.

Gainera, interesdun berei eragiten dieten prozedura bat baino gehiago dagoenean eta metatzerik ez dagoenean, adiskidetze-ekitaldi guztiak egun bererako adierazteko ahalegina egingo da.