Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Epaiketaren bat egiteke dudan jakin nahi dut. Non kontsulta dezaket?

Zure aurka prozeduraren bat hasi den jakiteko zure egoitzako epaitegi edo auzitegiko informazio gunera jo beharko duzu. Han, zure NANa aurkeztu beharko duzu eta adieraziko dizute ea bizirik dagoen prozeduraren baten alderdi edo interesdun gisa agertzen zaren.

Esteka honetan kontsulta ditzakezu Euskadiko Epaitegi eta Auzitegien harremanetarako datuak.

Halaber, Justizia Ministerioaren Egoitza Judizial Elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez egin dezakezu kontsulta, zure ziurtagiri elektronikoa erabiliz.