EKBEa demandaren prozeduragarritasun-baldintza gisa ezartzen al da?
Bai, legeak adierazten du honako hauek aurkeztu behar direla:
- Auzibidera jo aurretik negoziazio-jarduera egiten saiatu izana egiaztatzen duen dokumentua, legeak ahalegin hori eskatzen duenean prozedurarako baldintza gisa.
- Alderdiaren erantzukizunpeko adierazpena, aldez aurreko negoziazio-jarduera egitea ezinezkoa dela adierazten duena, alderdi demandatuaren helbidea edo errekerimendua egiteko bidea ezagutzen ez duelako.





