Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Edozein delituren zigor-aurrekariak ezereztu al daitezke, haien larritasuna kontuan hartu gabe?

Epai irmo bidez kondenatutako partikular guztiek, erantzukizun penala azkendu ondoren, eskubidea dute Justizia Ministerioaren Zigortuen Erregistro Zentralean jasota dauden aurrekariak ezerezteko.

Ezerezte hori Zigor Kodearen 136. artikuluan ezarritako epea deliturik egin gabe igaro ondoren bakarrik eskatu ahal izango da.

Edozein delitu/aurrekari ezereztu daiteke, baldin eta kondenatuak bere erantzukizun penala iraungi badu eta epeak bete baditu.

Eta, delituaren larritasunak aurrekari penalak ezerezteko aukeran eraginik al du? Ez. Aurrekari penalak ezereztu ahal izango dira, egindako delitu-mota eta haren larritasuna edozein izanda ere. Hala ere, delituaren larritasunak eragin handia du noiz ezereztu ahal izango diren jakiteko. Izan ere, kondenatuak delitu-jarduerarik egin gabe bete behar duen nahitaezko epea egindako delituaren larritasunaren arabera ezartzen da. Epe hori bete ondoren, kondenatuak aurrekari penalak ezerezteko eskatu ahal izango du.