Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Edozein bikotek adopta dezake aldi berean?

Hasiera batean, ezkondutako bikote heterosexualek bakarrik zuten aldi berean adoptatzeko aukera. Beraz, horien antzeko elkartzeek ondoz ondoko adopzioaren bidea jarraitu behar zuten nahitaez; hau da, lehenengo gurasoetako batek adoptatzea eta gero, besteak. Horren kariaz, prozesua askoz konplexuagoa bihurtzen zen.

Hala ere, urteen poderioz, eskubide hori ezkontza heterosexualen antzeko elkartzeetara (izatezko bikoteetara, adibidez) ere hedatu zen; eta, 2023an, 4/2023 Legeak, otsailaren 28koa, transexualen berdintasun erreal eta eraginkorrekoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoak, berariaz zabaldu du aukera hori sexu bereko bikote ezkongabeetara.

Ondorioz, gaur egun, bikotearen izaera, eta horren kideen orientazio eta identitate sexuala ez dira garrantzitsuak aldi berean adoptatzeko.