Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea aitortu didate. Zenbat denboraz aprobetxa dezaket?

Hasiera batean, izapidearen iraupenak ez du garrantzirik doako laguntza juridikorako; izan ere, prozesuaren fase eta gorabehera guztietan erabil daiteke, betearazpena, errekurtsoak aurkeztea eta horien ondoriozko izapideak barne. Are gehiago, errekurtsoa ebazteko eskumena beste herri batean dauden organo judizialei dagokienean, baliteke egoitza horretan diharduen abokatua edo prokuradorea izendatzea gainontzeko faseetan doanik parte hartu duenaren ordez, baina aldaketak ez du laguntza juridikoa jaso duenak ordaindu beharko. Haatik, ezin da eskubidea erabili beste edozein prozesutan, nahiz eta biak aldi berean izapidetu.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Doako justizia atalera.