Non eska dezaket Doako Justizia?
Doako Justizia eskaerak Orientazio Juridikoko Zerbitzuan aurkeztu behar dira (OJZ). Zerbitzu honek Euskadiko hiru hiriburuetan ditu bulegoak, eta bertan arreta eta informazioa ematen zaie herritarrei Doako Justizia lortzeko prozesuan. Doako Justizia nork jaso dezakeen eta eskatzeko bete behar diren baldintzak eta baloratzeko irizpideak zein diren jakiteko, JustiziaEus-eko OJZren atala kontsultatu ezazu.
Euskadiko egoitza judizialetara sartzeko ezinbestekoa da hitzordua eskatzea. Hortaz, Doako Justizia galdegin behar baduzu, Orientazio Juridikoko Zerbitzuan hitzordua eskatu JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuaren bitartez.
Doako Justizia eskatzeko hiriburuetako batera joatea ezinezkoa bazaizu, zure barruti judizialeko Dekanotzan aurkeztu dezakezu eskaera (Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Bergara, Durango, Eibar, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosa), hark OJZra bidali dezan. Kasu horretan, Organo Judizialak, Fiskaltzak, Gobernu Idazkaritzak eta Zerbitzu Erkideak: aurretiko hitzordua eremuan eskatu beharko duzu hitzordua.