Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Dirua eskatzen ari dira nire semeak egin duen zerbaitengatik, erantzule naiz?

Oro har, legeak dio gurasoek beren seme-alabek sortzen dituzten kalteez erantzun beharko dutela. Erantzukizun hori semeak edo alabak sortu dituen kalte-galerengatiko ordainera mugatzen da.

Zigor eremuan, 14-18 bitarteko adingabeei Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen Lege Organikoa aplikatuko zaie. Legeak gurasoen erantzukizun solidarioa ezartzen du. Era berean, seme-alabak 18 urte baino gehiago dituen arren, gurasoekin bizi eta haien tutoretzapean badago, erantzule izango dira ere, betiere, ekintza haien arduragabekeriagatik edo erruagatik izan bada.

Zibil arloan, hots, egindako ekintza edo ekintzak delitu ez direnean, gurasoek beren seme-alabek egiten dituzten kalteengatik erantzuteko beharra ezartzen da. Hala ere, ordaintzetik salbuetsi daitezke kaltea sortzeko bere esku dagoen guztia egin dutela frogatzen badute.  

Azken aldaketako data: