Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Dibortziatu nahi dut, baina ez daukat nahiko baliabide ekonomikorik. Nola lor dezaket abokatu bat ordaindu gabe?

Orientazio Juridikoko Zerbitzura jo zenezake, eta han azalduko dizute nola lortu Doako Laguntza Juridikoa. Orientazio Juridikoko Zerbitzuak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Justizia Jauregietan daude. Azkeneko ezkontza-espedientea non izan den, han eskatu behar duzu zerbitzua.