Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Demanda bat euskaraz aurkeztu nahi baduzu

Herritar orok eskubidea du dokumentazio guztia EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkezteko epaitegi eta auzitegietan, horien artean demandak.

Euskaraz aurkeztutako demanda batek balio osoa izango du. Agiriak EAEren hizkuntza-esparrutik kanpo izan behar baditu ondorioak, botere publikoek bideratuko dute itzulpena ofizioz, eta Legeek hala xedatzen dutenean edo defentsa-gabezia alegatzen duen alderdi batek eskatuta ere itzuli egingo dira dokumentuak, eta itzulpenek ez dute inolako arrazoi gabeko atzerapenik sortuko.