Bi urte baino gehiago daramatzat jarraian nire ohiko bizileku berrian. Nora jo behar dut nire auzotasun zibila aldatzeko?
Kasu horretan, Kode Zibilaren arabera, auzotartasun berria eskaratu dezakezu. Horretarako, beharrezkoa da auzotartasun hori eskuratzeko borondatea adieraztea. Ekintza hori egoitzaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean egin behar duzu.
Beharrezkoa izango da, halaber, dagokion Erregistro Zibilera jotzea auzotartasun zibilari eutsi, edo baimendutako beste bide batzuetatik beste auzotartasun bat eskuratu nahi izanez gero.
Izapidea erraztearren, JustiziaEus webgunean eskuragarri daukazu Euskadin dauden Erregistro Zibil eta Bake Epaitegi guztiekin harremanetan jartzeko datuak dituen bilatzailea. Hori bai, ezer baino lehen aurretiko hitzordua eskatu beharko duzu atari bereko Aurretiazko hitzorduaren zerbitzuaren bitartez.