Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer berrikuntza sartzen dira eskariaren edukian?

  • Demandatzaileak telefono-zenbaki bat, gailu elektroniko bat, mezularitza-zerbitzu sinple bat edo helbide elektroniko bat jarri beharko du, auzitegiaren harremanetarako soilik.
  • Justizia Administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden edo hala egitea aukeratzen duten pertsonen kasuan, nahitaez telefono-zenbaki bat eta helbide elektroniko bat jarriko dira.
  • PZLren 162.1 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliko da jakinarazpenak, errekerimenduak edo epatze pertsonalak egiteko, betearazpen-prozedurari dagozkion komunikazio-egintzak barne, hala badagokio.
  • Demandan, egindako aurretiazko negoziazio-prozesuaren deskribapena jasoko da, edo prozesu hori ezinezkoa izan dela, eta, hala badagokio, EKBE batera jo dela justifikatzen duten dokumentuak adieraziko dira, salbu eta Legean prozedurarako betekizun horretatik salbuetsitako kasuetan.

Zer gertatzen da azken baldintza hau betetzen ez bada?

Demanda ez onartzeko arrazoia izango da, legeak eskatutako kasuetan EKBE batera jo dela agerrarazten ez denean.