Zer berrikuntza sartu ditu 1/2025 Lege Organikoak hitzezko epaiketan?
Hitzezko epaiketaren berrikuntzarik esanguratsuena demandaren erantzunari eta errekonbentzioari buruzkoa da:
- Erantzun-idazkia alderdi demandatzaileari helaraztea, eta 5 eguneko epea ematea bi alderdiei froga proposatzeko eta, hala badagokio, salbuespen prozesalei erantzuteko.
- Froga-proposamenaren idazkia helarazi eta hurrengo hiru egunetan, alderdiek aurkaratzeak aurkeztu ahal izango dizkiete.
- Auzitegiak auto bidez ebatziko du, eta berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da (etete-ondorearekin) salbuespen rozesalei, frogen onarpenari eta ikustaldia egitearen egokitasunari buruz.





