Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Barruti Judizial batean zenbat Zerbitzu Prozesal Erkide daude?

Eusko Jaurlaritza eskuduna da Euskadiko Barruti Judizialen zerbitzu prozesal erkideak diseinatu, sortu eta antolatzeko (Botere Judizialaren Legearen 438. artikulua), eta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aurrez emandako aldeko txostena zuela, 2008ko uztailean onartu zuen Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizialak eta Fiskalak Antolatzeko Plana (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da). Plan horretan hiru motatako Zerbitzu Prozesal Erkide (ZPE) jasotzen dira: (1) ZPE Orokorra, (2) Antolaketako ZPE eta (3) Betearazpeneko ZPE.

Oro har, Antolatzeko Planean aurreikusitakoaren arabera, barruti judizial handiek baino ez dute izango hiru ZPE, eta, eraginkortasuna sustatze aldera, bi epaitegi dituzten barruti judizialek ZPE bakarra izango dute (Orokorra); gainerako barruti judizialek, berriz, ZPE bakarra, bi sekziorekin: Orokorra eta Betearazpenekoa.