Banatzen banaiz, guraso-ahala aldatzen da?
Gurasoak bananduta bizi direnean guraso-ahala adin txikiarekin bizi denari egotziko zaio. Hala ere, agintaritza judizialak, beste gurasoak hala eskatuta, semearen intereserako, guraso-ahala esleitu ahal izango dio eskatzaileari edo eginkizunak bien artean bana ditzake.
Aipatutakoaz gain, gurasoek ez badute adostasunez erabakitzen epaileak erabakiko du, betiere, seme-alaben mesedetan, zein gurasoren zaintzapean geratuko diren seme-alaba adingabeak. Neurriak hartu baino lehen, epaileak heldutasun nahikoa duten adingabeak edo 12 urte baino gehiago dituen adingabeak entzungo ditu.