Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Banandu egin nahi dut, senarrak tratu txarrak ematen dizkidalako. Ofiziozko abokatua al dagokit, nahiz eta senarrak diru asko irabazi?

Ofiziozko txandako abokatua eskatzen baduzu, zure diru-sarrerak bakarrik hartuko dira kontuan, doako justizia jasotzeko eskubidea duzun ala ez zehazteko.
Ofiziozko abokatuaren eskakizuna egiteko, zure etxetik gertueneko Epaitegira edo Abokatuen Elkargora (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) joan beharko duzu.
Genero-indarkeria salatzea erabaki baduzu, kontuan har ezazu Ertzaintzak edo Udaltzaingoak lortuko dizula ofiziozko abokatua. Hark lehendabiziko aldian doan lagunduko dizu eta lege-aholkuak emango dizkizu.