Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Badu iraungitze-datarik sexu-delituen ziurtagiriak?

Sexu-delituen ziurtagiriak balio iraunkorra du, legeak ez duelako inolako iraungitze-datarik ezartzen. Horregatik, ez da beharrezkoa aldizka aurkeztea.

Hala ere, enplegatzailearen esku geratzen da ziurtagiria berriro eskatzeko aukera, baldin eta susmo oinarridunak baditu edo arrazoizko zantzuak badaude egiaztatzeko langilea sexu-izaerako delituren batengatik epai irmoan kondenatua izan zitekeela Ziurtagiria hasieran aurkeztu ondoren. Kasu horretan, berritu beharko da.